Hernaniko Lanbide Heziketako zentroak hainbat ikastaro antolatu ditu urteko aurreneko sei-hileko honetarako. Ikastaro guztiak fabrikazio mekanikoa eta elektrizitatea eta elektronikaren arlokoak dira, eta astelehenetik ostegunera egingo dira, arratsaldeko ordutegiarekin.
Ikastaro guztiak astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldeko ordutegiarekin.
Ikastaroak langile zein langabetuei zuzenduta daude, eta bakoitzaren prezioa 50 eurokoa da. Lehenengo ikastaroak datorren astelehenean, urtarrilaren 11n, dira hastekoak. Informazio gehiagorako edota izena emateko: 943 55 19 58, fnr@hernanilanh.eus edota www.hernanilanh.eus.