Zubeldia eta Apaolaza, txapeldun txikiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 6a, 01:00

giro ederrarekin jokatu zen joan den larunbatean Pelotari Eskolako Gabonetako txapelketa. Hernaniko eskolako 47 gaztetxo bildu ziren Kirol­degiko frontoiean, eskuz ba­na­kakoan lagunartean le­hia­tzera. 
Ederki jokatu zuten gazte-txo guztiek, baina gutxi batzuk besterik ez ziren finaletara pasa. Benjamin mailan, gailurrerako lehia Ibai Zubeldia eta Aiur Elizazuren artean egon zen; lehenengoa izan zen garaile (16-4). 
Alebinetan, aldiz, Ekain Apaolazak eta Julen Des­kargak jokatu zuten aurrez aurrekoa. Bigarren kasu ho­ne­tan ere, lehenengoak irabazi zuen (16-5). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!