Gaur, Errege Eguna, da askorentzako, oporretako azken eguna. Hori bai, orain arte, ederki ibili dira Astigarragako haur eta gazteak, ondo pasatzeko mila aukera izan baitituzte Gabonetan: txikienentzat Jolas Txiki kiroldegian; gaztetxoentzat, Joko Aretoa kultur etxean, edota futbol kanpusa Zarkumendegin... Horrela, ezin aspertu!