Kotxe istripua izan zen Astigarragan lehengo ostegunean, Urte Zahar egunean, arratsaldeko 18:45ak inguruan.
Bi kotxek aurrez aurre elkar jo zuten GI-2132 errepidean, Astigarragan. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, Renaul Clio markako kotxeko gidaria bertan hil zen, eta Chrysler Voyager kotxeko hiru lagun harrapatuta geratu ziren; suhiltzaileek atera behar izan zituzten, eta ospitalera eraman zituzten, zaurituta zeudelako.