Hazi eta Hezik antolatuta, haur jaioberriei masaje terapeutikoak ematen ikasteko bi hitzaldi emango dira hil honetan, gurasoei zuzenduta.
Hitzaldiak doan izango dira, baina toki muga dela eta, izena ematea komeni da: 943 33 08 79 edo hazietahezi@hazietahezi.org.
Aurreneko saioa larunbat honetan bertan izango da, goizeko 11:00etan hasita, Apeztegi plazako aurrenekoan. Hurrengoa, berriz, hilaren 23an izango da, ordu eta toki berean.
Masajeen onura fisiologiko eta emozionala
Bi saioetan masajeen onurez hitz egingo da: «bai fisiologikoki, bai emozionalki». Izan ere, hala azaldu dute antolatzaileek: «haurra fereka eta igurtzi goxoekin elikatzeak familiari onurak dakarzkio».