Kultur etxean bi ikastaro izango dira aukeran, hil honetan hasi eta ekainera bitartean: yoga, batetik, eta oinarrizko argazkigintza, bestetik. Bietan izena emateko aukera zabalik dago, 90 eurotan, kultur etxean bertan. Telefonoz informazio gehiago lortu daiteke, 943 33 50 64 zenbakira deituta.
Yogan, bi ordutegi aukeran
Yoga egiteko bi ordutegiren artean aukeratu daiteke. Astearteetan, goizeko 09:30etatik 11:30etara egingo da, eta ostegunetan, berriz, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Oinarrizko argazkigintzarako, ordea, aukera bakarra dago: ostiral arratsaldeetan, 18:00etatik 20:30etara.