Erroskila tailerra eta merendola atzo, Portu auzo elkarteko lokalean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 5a, 01:00

Gabonetako ekintzei bukera emateko, erroskilak egin zituzten atzo Portu auzo elkarteko lokalera gerturatu ziren haurrek. Lehenengo,  masa egin zuten: irinarekin sumendi txiki bat egin, tarteko zulotxoan arrautza puskatu eta esne pixka batekin dena nahastu masa itxura izan arte. Gero, bakoitzak nahi izan zuen forma eman zion. Eta, azkenik, helduen laguntzaz, frijitu egin zituzten. Erroskilak egin ondoren, eguna borobiltzeko, merienda ederra egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!