Gabonetako azken egunak dira, eta Hernaniko taldeek egindako ekintza eta plan bereziak ere bukatzear daude. Besteak beste, Hernaniko Errugbi elkarteak Gabonak hasi baino lehen ireki zuen denda, abenduaren erdialdean; eta gaur itxiko du, hiru astez irekita egon ondoren.
Dena den, azken momentuko erosketak egin nahi dituenak, gaur du azken aukera, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Atzieta eta Plaza Berri lotzen dituen kalean dago denda, Cuevas farmaziaren atzean.
Goiz eta arratsaldez irekiko dute gaur, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Hernaniko Errugbi elkarteko mota guztietako materiala, salgai
Taldeko kamixetak, Hernaniko errugbilariak animatzeko bufandak, hotzari aurre egiteko buffak... jarri dituzte salgai errugbi elkartekoek Atzieta eta Plaza Berri arteko kalean. Eta oraindik, bada zer erosia, beraz, Hernaniko taldea animatzeko materiala nahi izanez gero, gaur dute azken aukera zaleek.