Kabalgata gaur, Erregeei ongietorria egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 5a, 01:00

Ilusio, negar-malko eta goxo­ki artean emango diete ongietorria Hernaniko hau­rrek Errege Magoei. Urteko gau lanpetua dute aurretik, eta merezi duten bezala, egin­go dute sarrera Hernaniko kaleetan zehar.
Urbieta kaletik abiatuko dira, arratsaldeko 18:00etan, Meltxor, Gaspar eta Balta­sar, erregeak, haien game­luek eta pajeek lagun­duta. Kalea zeharkatu ondo­ren, Izpizua kalea igo, Por­talez kanpotik sartu, Andre Kalea jaitsi eta Kale Nagusia igo. Bide osoan zehar kara­meluak banatuko dituzte (glutenik gabeak).
Bukatzeko, Errege Mago­ek geldialditxoa egingo dute Plazan, udaletxeko ar­ku­petan. Bertan,  Herna­niko hau­­rren azken eska­erak jaso, haiekin ar­gazkiak ate­ra, muxuak eman eta txiki­enei opa­ritxoak bana­tuko diz­kiete.
Zapata garbia, jana eta edana, prest
Errege Magoek eskaera guz­tiak kontuan hartzeko eta nahi ditugun opariak ekar­tzeko, gaur gauean txintxo-txintxo ohera goiz joan beharko dute,  zapata garbia Gabonetako arbolaren azpi­an utzi ondoren. Gaine­ra, ez ahaztu Errege Magoek lane­an emango du­te­la gau osoa, beraz, gosea kentzeko ga­rran­tzitsua izan­go da bakoi­tzak nahi dituen jakiak prest uztea, haiek jan ditza­ten, eta baita gamelu­entzako esnea ere.

Aurretik, Zaharren Egoitzan
Kabalgata hasi baino lehen, Erregeek Zaharren Egoitza bisitatuko dute, eta opariak banatuko dituzte han ere. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!