Bertso bazkaria izango da Ipintza sagardotegian, igande honetan, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Eguerdiko 14:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 30 euroan, Ikatza tabernan eta Ipintzan bertan: 688 811 724 edo ipintza@ipintza.com. Menua, honakoa: sarrerakoa, bakailu entsalada epela, legatz errea, txuleta patatekin, postrea eta kafea.