Hernaniko talde guztiek etxean jokatuz hasiko dute urtea. Gaur seniorrek Tolosako Take Orbelaren kontra jokatuko dute. Partidu oso garrantzitsua da hernaniarrentzat, gorantz dijoan arerioa izango baitute aurrez aurre. Hernanik entrenatzen jarraitu du Gabonetako oporretan, eta partidu ona egiteko asmoarekin zelairatuko dira.16:45etan hasita.
Juniorrek geroxeago jokatuko dute, 18:00etan, Azpeitiako Calderia Paco ISBren kontra. Partidu interesgarria izango da, aurreneko itzulian hiru puntuko aldea besterik ez baitzen egon bi taldeen artean; neurketa gogorra espero da.