Izenematea zabalik, langile zein langabetuentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 5a, 01:00

Hainbat ikastaro antolatu ditu Hernaniko Lanbide Heziketa zentroak, urtarriletik aurrera. Fabrikazio mekanikokoak eta elektrizitatekoak dira ikastaro guztiak, eta langile zein langabetuek dute izenemateko aukera. Ikastaro bakoitzaren prezioa 50 eurokoa da, eta izenematea irekita dago: fnr@hernanilanh.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!