Zozketatu dira banatu gabe geratutako Gabonetako bi saskiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 5a, 01:00

Kronikak eta Berriak el­karteak elkarlanean osa­tutako hiru saskietatik bi banatu gabe geratu ziren, Ga­bonen hasieran egindako zozketan. Horregatik, ostegun arte jaso ziren rifekin, bigarren zozketa egin zen atzo.
1.165 eta 2.543 zenbakiak izan dira saridunak. Saridunei telefonoz jakinarazi zitzaien zozketaren emaitza, eta jada saritu guztiak pasa dira Kronikatik haien oparien bila.

Merkatari, ostalari eta herritarrei, eskertza
Berriak elkartearen lagun­tzarekin, 100dik gora mer­katari eta ostalariek hartu dute parte saskien osa­ketan. Lortutako dirua Kro­nikari emango zaio, horre­gatik es­kerrak eman nahi diz­kiegu, bai merkatari eta osta­lariei, eta baita errifak erosi dituz­tenei ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!