Merino, Zinkunegi eta dadoak, txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Festa eta kirola uztartu zituen, beste urte batez, Wukroren al­de­ko San Silbestre lasterketak, 2015 urtea modurik osasuntsu­enean bukatzeko: ariketa fisikoa eta umorea, bietatik izan zuen osteguneko probak.
Ia 300 korrikalari aritu ziren herriko kaleetan barrena, eta denetan azkarrena, Yoha­nes Merino hernaniarra izan zen, 4 kilometroko ibilbidea 11 minutu eta 58 segundutan osatuta. Azken esprintean gainditu zuen Ibai Alba, eta Anartz Arto­lak osatu zuen podiuma, herriko korrikalarien plenoa eginez.
Emakumezkoen artean, be­rriz, Lierni Zinkunegi izan zen aurrenekoa helmugan, 14:37 denborarekin, eta bere atzetik sartu ziren, segundu gutxitara eta ia elkarrekin, Eva Esnaola eta Hoki Guerrero; hirurak ere, Hernaniko korrikalariak.

Mozorroak eta umorea, urtea agurtzeko
Eta lehia bezala, ez ziren faltatu mozorroak eta umorea ere, urtea agurtzeko. Alba, Esnaola eta Guerrero, esaterako, mozorrotuta atera ziren lasterketan, makina bat korrikalari bezala. Baina guztietan onena, antolatzaileen ustez, dadoz jantzita atera zen emakume taldearena izan zen; beraientzat saria!

SAILKAPENAK

GIZONEZKOAK
1 Yohanes Merino Castuera  11:58
2 Ibai Alba Vilchez, Ibai  12:00
3 Anartz Artola Arin  12:07
4 Jon Murua Etxeberria  12:44
5 Iban Verdugo Herrero  12:54

EMAKUMEZKOAK
1 Lierni Zinkunegi Saizar  14:37
2 Eva Esnaola Agesta  14:52
3 Hoki Guerrero Moriana  14:53
4 Mara Olazabal Larrañaga  15:12
5 Ainara Errazkin Sagarzazu  16:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!