Xabi eta Imaz txapeldun, Gaztetxeko mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 4a, 01:00

Urte Zahar egunean jokatu zuten, Kontrakantxa Gaztetxeko mus txapelketa, eta Xabik eta Imazek ezin hobeto bukatu zuten urtea. Ardo botila, gazta eta kamixeta bana jaso zuten, final haundian Buru eta Zekor menderatuta. Haiek ere ez ziren esku hutsik joan, gazta bana jarri baitzuten, azpitxapeldunentzat ere. Haundia izan zen txapelketako parte hartzea, eta guztira 31 bikote aritu ziren lehian, arratsalde osoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!