Lepo bete zen Biteriko areto nagusia, larunbat gauean, Bertsolatako zita nagusirako: bertso jaialdia. Eta ez zen gutxiagorako izan. Sei bertsolari bikain igo baziren taula gainera, are bikainagoa izan zen, eskaini zuten saioa. Ikusleen barre algarak eta txalo zaparradak eragin zituzten, Eli Pagolak, Agin Laburuk, Oier Iurramendik, Beñat Gaztelumendik, Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok.