Gabonak ondo baino hobeto aprobetxatu ditu, aurten ere, Hernaniko Eskubaloi Taldeak. Aurreko urteetan bezala, ate irekien saioak antolatu zituen txikienentzat, eta teknifikazio saioak benjamin, alebin eta infantilentzat.
Bost teknifikazio saio, abenduaren 28an hasita
Guztira, bost teknifikazio saio programatu zituzten, eta gaur eta bihar izango dira azkeneko biak.
Inuxente egunean egin zuten aurrenekoa, abenduaren 28an, eta hurrengo bi egunetan beste biak, abenduaren 29an eta 30ean.
Orain arteko hirurak bezala, kiroldegiko aurreneko pistan daukate zita, taldeko jokalariek, hobetu eta gauza berriak ikasteko. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, Gabonetako azkeneko bi teknifikazio saioak.
Gabonetan bezala, Aste Santuan ere egin zituen hainbat teknifikazio saio, Hernaniko Eskubaloi Taldeak, bukatu berri den 2015 urtean.