Gaur jarri dute zita bana, Portu eta Lizeagako auzotarrek, Gabonetako ekintzei bukaera emateko. Programa zabala prestatu zuten oporraldirako, bi auzo elkarteek, eta gaur arratsaldean izango dute azkeneko ekintza, auzoko haurrentzako bereziki prestatua.
Erroskila tailerra antolatu dute Portuko auzo elkartean, arratsaldeko 16:30etan hasita, eta behin erroskila goxoak prestatuta, modurik onenean emango diote bukaera, Gabonetako programari: merendola egingo dute, auzo elkartearen lokalean bertan.
Haurrentzako zinea, Gibelalden
Gibelalden, Lizeagako auzo elkartean, berriz, zinea izango da gaur arratsaldeko plana. Haurrentzako pelikula jarriko dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, elkartearen lokalean (Larramendi kalea, 11). Gomendatu dute, bakoitzak kuxin bana eramatea etxetik, lurrean esertzeko.