Errekonozimendua, kirolaren bi galatan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 3a, 01:00

Bi sari jaso ditu Hernani Errug­bi Elkarteak abenduan, 50 urte hauetan errugbiari eskainitako lanarengatik.
Batetik, Banco Sabadellek eman dio saria, abenduaren 29ko Kirolaren Galan. Eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldun­diak ere errekonozitu zuen elkartearen lana, beste sari bat emanez, urtero antolatzen duten Gipuzkoako Kiro­laren Galan, abenduaren 17an.

Denda, zabalik
Bestalde, elkarteak zabalik dau­ka denda urtarrilaren 5era arte, Plaza Berri eta Atzieta lo­tzen di­tu­en kalean: goiz eta arratsalde egongo dira bihar, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00; eta goizez bakarrik asteartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!