Doako ikastaroa eskainiko du DYAk, datorren ostiralean, urtarrilaren 8an, Hernaniko Inmakulada ikastetxean.
Bertan erakutsiko diete Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) teknika, ikasi nahi duten guztiei. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da ikastaroa, eta bi orduko saioa egingo dute, 18:00etara arte.
Ikastaro hau dago, DYAko Irakaskuntza Eskolak eskaintzen dituen doako tailerren artean; DYAk Ongizatea eta Osasuna sustatzeko egiten duen lanaren barruan.
Edozeinentzat zuzendua, adina eta formakuntza bat edo beste izan
Ostiraleko ikastaroa, edozein adinetako herritarrei dago zuzendua, eta osasun formakuntza jakin bat edukitzea ere ez dute eskatuko.
Beraz, herritar guztie irekia izango da saioa, baina parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena. Telefonoa eman dute horretarako, eta zalantzak argitzeko: 943 46 46 22.