Urrutia farmaziak (Etxeberri auzoa, 1) egingo ditu 2016 urteko gaueko guardia guztiak. 22:00etatik 09:00etara izango dute irekita, gerta daitezkeen larrialdiei erantzuteko. Edozein zalatzetarako, harremanetarako telefonoa dute eskuragarri: 943 55 77 38.
Gaueko guardiak, lehenengoz
Gaur egungo jabeak duela bi urte farmazia berriz ireki zuenetik, Urrutia farmaziak lehenengo aldiz egingo ditu gaueko guardiak. Horregatik, «zalantza asko» dituztela onartu dute Haizea Etxeberria, Ainara Urkizu eta Sheila Gonzalezek, Urrutia farmaziako langileek: «ez dakigu zer-nolako eragina izango duen gure eguneroko lanean».
«Oraindik ez dakigu zer-nolako eragina izango duen gure eguneroko lanean».
Goiz eta arratsalde egiten dute lan hirurek; izan ere, «hiru pertsona daude guardiak egiten dituztenak, eta farmazien arteko akordio baten bitartez beti berdinak dira, eta farmazia guztien artean ordaintzen dira». Horietako bi jada ezagutzen dituzte, eta datorren astean ezagutuko dute falta dena.
Larrialdietarako, batez ere
Urrutia farmaziako langileek oraindik ez dute gaueko guardien esperientziarik, baina guardiako langileekin hitz egin dutenaren arabera, «batez ere larriak diren gauzak izaten dira, erresidentziatik etorritakoak, asko».
«Hiru pertsona daude guardiak egiten dituztenak, eta beti berdinak dira».
Hala ere, badago despistaturen bat edo beste farmaziako langileek, kontatu dutenaren arabera: «gaueko langileak joan den astean kontatu zigutenez, behin goizeko 06:30etan emakume bat mamia egiteko gatzagia erostera joan zen guardian zegoen farmaziara».
Eguneko guardiak, txandaka
Gaueko guardiak Hernaniko farmazietan egiten dira, zonaldeko larrialdietako anbulategia Hernanin dagoelako. Eguneko guardiak, aldiz, Hernani, Urnieta eta Astigarragako farmazien artean banatzen dira.
Eguneko guardiak larunbat, igande eta jaiegunetan izaten dira goizeko 09:00etatik gaueko 22:00ra arte, gaueko guardia hasi arte.