Punta-puntako bertsolariekin urtea hasteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Urtea ondo hasteko pr­o­posamen ederra du aurten Iraulio Panttalone Bertso Eskolan. Bertsolataren ba­rruan, hainbat ekimen ari dira izaten azken asteetan, eta gaurkoa izango da errematea, orain artekoa borobilduko duena: punta-puntako bertso saioa.
Bertso jaialdia Biterin izango da, eta zuzen-zu­zenean ariko dira: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola eta Oier Iu­rra­mendi bertsolariak.

Bertsotan ariko dira: Lujanbio, Egaña, Laburu, Gaztelumendi, Pagola eta Iurramendi.

Sarrerak, aurretik
Bertso jaialdia gaueko 22:00etan hasiko da Biteri kultur etxean. Sarrerak erosteko aukera gaur, egunean bertan izango da. Biteriko atarian jarriko dituzte salgai, iluntzeko 20:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!