Erromatarren garaiko esklabuak izan ziren, gaur egun erregetako roskoa denaren sortzaile. Nekazal lanak bukatzen zirela eta haientzat atseden tarte bat hasten zela ospatzen zuten abendu partean. Festa saturnal haietan, torta borobil batzuk egiten zituzten, piku, datil eta eztiarekin, eta denen artean banatzen ziren, egindako lanaren sari gisa.
Esklabutzarekin zerikusirik ez dauka gaur egun, baina gozagarri ederra da egun hauetako bazkari eta meriendetan. Aspaldikoa da babak zein oparitxoak sartzeko ohitura ere, eta tokatzen zaiona da etxeko erregea... edo roskoa ordaindu behar duena! Etxe bakoitzaren arabera...
Bailarako okindegi eta gozotegietan, aukera zabala
Bailaran bertan, aukera zabala dago erregetako roskoak erosteko, okindegi eta gozotegietan. Antziola okindegiak, gainera, rosko bana jarri du, Kronikak eta Berriak elkarteak zozketatu dituzten hiru saskietan.