Datorren astean daukate urtarrileko zita odol emaileek eta organo donante egin nahi dutenek, baina ez da asteartean izango, ostiralean baizik. Gabonak tarteko, atzeratu egin dute. Anbulatorioan izango da, 18:30etatik 20:30etara. Aurreko zitan, abenduan, 59 lagunek eman zuten odola, eta horietako bat izan zen berria.