Gabonetako oporretan murgilduta dira Aranoko neska-mutilak. Ohi bezala, opor garaia, jolas garaia izanen da aranoarrentzat. Horretarako aukera bat baino gehiago izaten ari dira aurten. Asteazkenean esaterako, ederki asko pasa zuten jolas ezberdinetan parte hartu zuten neska-mutilek.