Errondarekin, agur 2015ari!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Ohitura onak ez direla sekula galdu behar, eta errondan ateratzen diren kideek ederki asko dakite hori. Bi hitzordu dituzte urtean; horietako bat, azkeneko egunean. Zaharren Egoitza alaitu zuten lehendabizi, eta urteko gorabeherak ekarri zituzten gogora, umore puntuarekin, herrian barrena egindako kale bueltan. 2015ari agur esan zioten Ohitura Zaharrak taldeko kideek, eta hurrengo hitzordurako zita ere egin zuten. Sei hilabete eskas geratzen dira, San Joanetarako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!