Urte berria hasi eta berehala, lehiara bueltatuko dira CD Hernaniko talde nagusiak. Bihar jokatuko dute seniorrek: emakumezkoek Santurtzin, 17:00etan, Peña Athleticen kontra; eta gizonezkoek Zubipen, 12:00etan, Zarautzen kontra. Liga Nazionaleko jubenilek, berriz, Leioan daukate zita gaur, 16:00etan.