Beste urte batez, Sagardo Berriaren festa izango da, urtarrileko zita nagusia Astigarragan. Hilaren 13an egingo dute txotx irekiera, Zelaia sagardotegian aurreneko kupela zabalduta. Aurretik, 2015eko uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak ezagutzera emango dituzte, kultur etxean.
Eta sagardoarekin jarraituz, dokumentala ere jarriko dute hurrengo egunean, kultur etxean: Sagardoa bidegile.
Haurrentzako, aukera zabala
Baina beste ekintza asko ere izango dira urtarrilean, sagardotik harago. Haurrek, esaterako, aukera zabala izango dute. Astelehen honetan bertan, haur parkea jarriko dute kiroldegian, eta denetik izango da: puzgarriak, tailerrak, simulatzaileak, bideojokoak...
Eta jolasean bezala, ikusi eta entzunez gozatzeko ere izango dute aukera: Barbantxo ipuinaren kontaketa, Txanogorritxu antzezlana eta The snow queen pelikula emango dituzte kultur etxean.
‘Sagardoa bidegile’ dokumentala jarriko dute 14an, txotx irekieraren hurrengo egunean.
‘Heroiak’ antzezlana, 23an
Haurrek bakarrik ez, helduek ere izango dute antzerkiaz gozatzeko aukera. Heroiak eskainiko dute hilaren 23an, kultur etxean, Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Joxe Ramon Soroiz aktoreek. Kontatuko dituzte, zaharren egoitzatik ihes egitea erabaki duten hiru gerra-beteranoren abenturak.
Bi zilegi eskola ere izango dira: inauterietarako efektu berezien makillajea, eta ogi ekologikoa egitekoa.
Eta bikoitza izango da zita urtarrilean, Norberto Almandoz musika eskolan ere: Ainhoa Aierberen bakarrizketa musikatua, hilaren 22an; eta trikitixa eta pandero ikasleen emanaldia, 29an.
URTARRILEKO AGENDA
4 Haur parkea: puzgarriak, taloak egiteko tailerra, simulatzaileak, wii makinak, bumper bolak, 5D zinema kabina... Kiroldegian, 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara.
11 Literatur solasaldia: El secreto de la modelo extraviada, Eduardo Mendoza. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Jorge Carrero. Liburutegian, 19:30etan.
13 XXIII. Sagardo Berriaren Eguna. 2015eko uzta eta sagardo berria ezagutzera emango dute; kultur etxean, 12:00etan. Jarraian, txotx irekiera Zelaia sagardotegian, aurreneko kupela zabalduta. Gero, Pintxotx lehiaketa herriko tabernetan, 18:00etatik 20:00etara. Bukatzeko, herriko elkarteen afariak sagardotegietan.
13, 14 Zilegi eskola: Inauterietako efektu berezien makillajea. AEKren lokalean, 13an 09:30etan, eta 14an 19:00etan. Doan. Izenematea: AEKn, 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.
14 Sagardoa bidegile. Dokumentala eta, bukaeran, solasaldia eta sagardo dastaketa. Sarrera doan. Kultur etxean, 18:00etan.
14 Barbantxo. Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Kultur etxean, 18:00etan (3-5 urteko haurrak) eta 18:30etan (6-9 urtekoak).
17 Txanogorritxu. Antzerkia, Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Leire Ucha, Andrea Covadonga eta Olatz Ganboaren eskutik. Sarrerak: 2,5 euro. Kultur etxean, 17:00etan.
21 Sahara bihotzean. Hitzaldia, Amagoia Iturralde irakaslearen eta Mariam Embarec sahararraren eskutik. Herri Eskolako aretoan, 17:30etan. Sahararen aldeko janari bilketa egingo da, urtarrilaren 18tik 22ra: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, atuna oliotan eta konpresak.
22 Bariazioekin desbariatzen. Bakarrizketa musikatua, Ainhoa Aierberen eskutik. Euskeraz, doan. Norberto Almandoz musika eskolan, 20:30etan.
23 Heroiak. Antzerkia, Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Joxe Ramon Soroizen eskutik. Sarrerak: 6 euro. Kultur etxean, 20:00etan.
26, 28 Zilegi eskola: Ogi ekologikoa nola egin. Zipotza elkartean, 26an 09:30etan, eta 28an 19:00etan. Doan. Izenematea: AEKn, 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.
30 The snow queen. Zinea, marrazki bizidunak. Sarrerak: 2 euro. Kultur etxean, 17:00etan.
Bestelakoak
4, 5 Jolas txiki, 2-5 urteko haurrentzat. Kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara. Izena eman behar da.
5 Barakaldoko PINera txangoa, 4 urtetik gorakoentzat. Ikastolatik abiatu 09:00etan, eta 18:30etan itzuli. Prezioa: 18 euro. Izenematea: kultur etxean, Gabonetako ludotekan eta info@xaguxar.org.
7-23 Kirol ikastaroak, kiroldegian. Izenematea zabalik.
11, 25 Dinamizatzailea egongo da KZgunean, 16:00etatik 20:00etara.
23 Ludoteka irekia, 4-12 urteko haurrentzat. Xaguxar elkarteak antolatuta. Kultur etxean, 16:30etatik 18:00etara.
25 Dantzatu nahi? Doako dantza saio irekia: salsa, merenge, cha-cha-cha... Kultur etxean, 20:00etan.
29 Trikitixa eta pandero ikasleen emanaldia. Norberto Almandoz musika eskolan, 19:30etan.
Ikastaroak
Yoga, astearte (09:30-11:30) eta ostegunetan (19:00-21:00); eta oinarrizko argazkigintza, ostiraletan (18:30-20:30). Prezioa: 90 euro, urtarriletik ekainera. Izenematea: kultur etxean edo 943 33 50 64.