Tomas Otermin, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Gipuzkoako Challenge txapelketako seigarren jardunaldia izango da jokoan gaur; Anoe­tako Belodromoan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 
Joan den asteburuan bosgarren jardunaldia jokatu zen eta 119 txirrindulari abiatu ziren irteera puntutik, hiru mailatan banatuta. 

Ikusteko moduko jardunaldia, larunbatekoa
Espektakulu ederra izan zen larunbatekoa; izan ere, Gipuz­koako taldeetan aritzen diren txirrindulariek federazio ez­ber­­­dinekin lehiatzeko aukera izan zuten; Belodromoan izan ziren Fran­tziako federazioko txirrindulariak, eta baita Astu­rias eta Aragoiko selekzioetakoak ere.  
Open mailan, txirrindularitzan figura izaten ari diren txirrindulariak ikusteko aukera ere izan zen: Movistar, Euskadi eta Murias taldeetan aritzen direnak batetik; Leire Olaberria txirrindulari Olin­pikoa bestetik...

Otermin nagusi, kadetetan
Astigarragako txirrindulariei dagokienean, Tomas Otermin astigartarra nagusi izan zen kadete mailan. Victor Alvaro Construcciones-Donosti Berri taldean aritzen da, eta larunbatean, atake gogor baten ondoren lortu zuen irabaztea; aurkariak atzean utzi zituen, eta Danesa proban ez zuen parekorik izan. Ondoren, bigarren postua lortu zuen Scratch proban; eta eguna borobiltzeko, bosgarren geratu zuen puntuazio proban.
Telmo Semperena taldekide as­tigartarra ere, Belodromoan izan zen larunbatean. Zortzi­ga­rren postua lortu zuen Da­nesa proban; bederatzigarren garatu zen Scratch proban; eta hirugarren egin zuen puntuazio proban, aurreneko bueltan bakarrik ihes egin eta gero.
Junior mailan, Urko Sem­peranak laugarren egin zuen Danesa proban; eta ondoren, mekanika arazoak medio, utzi egin behar izan zuen kanporaketa proba; hirugarren egin zuen puntuazio proban. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!