Atarrabiyo parkeko jaiotza, urtetik urtera haundiagoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Urtero jartzen du jaiotza Iturritxo elkarteak, Latsunbe auzoko Atarrabiyo parkean. Eta urtetik urtera haunditu egiten dute, gainera. Jaiotza bera zegoen irudikatuta orain arte: Jesus haurra, Maria eta Jose; artzainak, Errege Magoak gameluekin... Aurten, berriz, parkearen beste zonalde bat ere hartu du jaiotzak. Baserri bat jarri dute, elkartearen izenarekin, eta Olentzero ere ageri da bertan, meta eta egur tartean. Ondoan, txorientzako etxe-kabi bat ere badago, eta oilategi ederra egin diete, inguruan dabiltzan oilo eta oilarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!