Etxean geratu zen trofeoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Omenaldi onena egin zion Herna­niko emakumezkoen taldeak Joxan Arabiotorreri, bere izena daraman torneoa irabazita. Asteazkenean jokatu zen Joxan Arabiotorreren omenezko txapelketa, Zubipen, eta txuri-berdeak izan ziren nagusi, bi partiduak irabazita.
Maila bikaina erakutsi zuten hernaniarrek, jokatu zituzten bi partiduetan. Tolosak Añorgari irabazi ondoren (1-0), haietako bakoi­tzaren kontra jokatu zuten, eta baita biak mendean hartu ere.
Aurrena, irabazlearen kontra jokatu zuten etxekoek, eta oso parekatua izan bazen lehia, berdinduta bukatu zuten markagailuan ere (1-1). Gauzak horrela, penaltietara jokatu zuten garaipena, eta hernaniarrek asmatu zuten gehien.

Añorgari irabazita, txapeldun
Aurreneko garaipena poltsikoan, Añorgaren kontra jokatu zuen Her­nanik, eta irabazi egin zuen hori ere (1-0). Bi garaipenekin, beraz, txapeldun izan ziren txuri-berdeak, Tolosa eta Añorgaren aurretik. Leire Lope­tegi tolosarra izendatu zuten jokalari onena.
Bertan izan zen Joxan Arabioto­rre ere, eta berak banatu zituen sari guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!