Aritz Aranburuk irekiko du 2016ko txotx denboraldia, Zelaia sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

sagardo berria probatzeko aukera izango da Astigarragan, urtarrilaren 13tik aurrera. Eguerdiko 12:00etan, Jesus Mari Santos alkateak Sagar­do­etxean emango ditu uzta be­rriaren inguruko azalpenak; bertan azalduko ditu sagarraren eta sagardo berriaren in­guruko ezaugarriak, eta sa­gar­do­aren munduko gertaera garrantzi­tsuenen berri emango du. 
Edizio berri hau 23garrena izango da, eta ohi bezala, ekitaldi nagusia txotx irekierakoa izango da. Aurten aurreneko al­diz, Hernaniko sagardotegi ba­tean egingo da irekiera, zehazki, Zelaia sagardotegian. Aurre­ne­ko sagardo tragoa egingo duen gonbidatu bereziaren izena ere, jakinarazi dute: Aritz Aranburu izango da. Gure sagardo berria oihu egingo du Aranburu surflariak, aurreneko kupela irekitzen duenean, eta honekin batera, hasiera emango dio txotx denboraldiari. Aurretik, sagarrondo bat landatuko du Sa­gardoetxeko sagastian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!