Horixe egin zuten astelehenean, kiroldegian elkartu ziren dozenaka haur eta gaztek. Haur Parkea jarri zen kiroldegiko pistan, eta denetik izan zen: puzgarriak, taloak egin eta jateko tailerra, futbolin erraldoia, 5D zinema kabina, bideo-jokoak, snowboard simulatzailea... Astigarragako haurrez gain, Hernaniko Negulekuetako umeak ere gerturatu ziren festara.