Gutunak eta muxuak eraman zituzten, Santiomendira bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Ostegunean jaitsi ziren Olentzero eta Mari Domingi, Santiomenditik Joseba Barandiaran plazara, astigartarrei bixita egitera. Eta ez ziren esku hutsik bueltatu! Haurren gutunak eta muxu potoloak eraman zituzten, Santiomendira bueltan. Banan banan jaso zituzten, nola ez, eskatutako oparien zerrendarekin batera. Eta majo egin behar izan zuten lan gero, gauean, astigartarren etxeetara opari horiek guztiak eramateko. Baina merezi zituzten, ondo merezi ere, txintxo txintxoak izan baitira urte guztian, eta gustora asko egin zuten lana biek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!