Eguberri kontzertua eskaini zuten, aurreko larunbatean, Umore Ona abesbatzak eta Goizuetako gaztetxoek. Herriko elizan elkartu ziren haur eta helduak, Gabonetako kantuak abesteko, bertaratu ziren herritarrei. Gaztetxoek kantatu zuten aurrena, denek elkarrekin gero, eta abesbatzak bukatu zuen saioa.