Kultur etxean bi ikastaro antolatu dituzte urtarriletik ekainera bitartean. Batetik, yoga egiteko aukera izango da, astearteetan 09:30-11:30 ordutegian, eta ostegunetan 19:00-21:00 ordutegian. Bestetik, oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu dute; ostiraletan izango da, 18:30-20:30 ordutegian.
Bi ikastaroetan zabalik dago izena emateko epea, eta horretarako kultur etxera jo behar da, edo 943 33 50 64 telefonora deitu. Prezioa, 90 euro.