Beste guraso batzuekin batera, haur jaioberriari masaje terapeutikoak ematen ikasteko tailerra antolatu dute Astigarragako Hazi eta Hezin. Antolatzaileek azaldu dutenez, masaje hauek onura asko dituzte jaioberrientzat: «ongi trebatutako profesionalek lagunduta jabetuko zara zure haurra fereka eta igurtzi goxoekin elikatzeak familiari ekarriko dizkion onurez».
Hitzaldiak urtarrilaren 9an eta 23an izango dira, goizeko 11:00etan, debalde. Informazio gehiagorako: www.hazietahezi.org atarian edo 943 33 08 79 telefonoan.