Haur parkea antolatu dute astelehenean, ume eta gazteen gozamenerako

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Gabonetako oporretan murgilduta dira etxeko txikienak. Olen­tzerok eta Mari Domingik ekarritako jostailuekin disfrutatu, familia eta lehengusuekin egon, lagunekin geratu... asko dira festa egun hauetan egin daitezkeen planak. Eta proposamen horietako bat da, urtero Kiroldegian antolatzen duten haur parkea; sarrera librea da.
Ume eta gaztetxoei zuzenduta dago haur parkea, eta astelehenean izango da bertan eskain­tzen duten guztiaz disfrutatzeko aukera: puzgarriak, taloak egiten ikasteko tailerrak, snowboard eta sky simulakroak, wii makinak, bumper bolak, 5D zinemaz gozatzeko kabinak...

Goiz eta arratsalde, zabalik
Haur parkea kiroldegiko pistan jarriko dute eta goiz eta arra­tsalde egongo da zabalik: 11:30-13:30 eta 17:00-19:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!