Lizentzia berriak egiteko, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Lizentzia berriak egiteko eguna jarri du Zumitza TTT taldeak. Urtarrilaren 7an, datorren ostegunean, egongo dira Zumitza tabernan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, eta nahi duenak, aukera izango du lizentzia berria egiteko, 120 euroan. Berritu behar dutenek, berriz, Kutxan egin behar dute ingresoa, kontu honetan: 2095 5041 11 1073726274. Kontzeptu bezala, izen-abizenak jarri behar dituzte, eta ordainagiria Zumitza tabernara eraman, ostegunean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!