Gelditu gabe egon dira egun hauetan, Negulekuetako haurrak, eta halaxe egongo dira datorren asteartera arte. Jolasetik jolasera ibili dira Gabonetan, atseden hartzeko tarterik gabe, eta tailerrak ere izan dituzte. Besteak beste, galletak egiten ikasi zuten, baita goxoak egin ere! Ipuin kontaketak ere izan dituzte: Zozomikoteak eta Chertat eta lehoia kontatu dizkie Jexux Eizagirre idazleak.