Aurrekoa bukatu bezala, kultur ekintzaz gainezka hasiko da urte berria ere, Hernanin. Urteroko zita garrantzitsuenek ez dute hutsik egingo, baina beste hamaika tailer, emanaldi... batuko zaizkie, urtarrilean kultur agenda zabalena eskaintzeko herritarrei.
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Errege Magoen kabalgata, eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, udaletxeko arkupeetan jasoko dituzte gutunak.
Opari eta goxokien festa izango da hilabeteari hasiera emango diona, urtero bezala. Asteartean aterako da erregeen kabalgata, Errege Egunaren bezperan. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak, eta udaletxeko arkupeetan bukatuko dute ibilbidea, bertan haurren gutunak jasotzeko. Gero, lan ederra izango dute, haurrek eskatutako opariak etxez etxe banatzen.
Hiru zilegi eskola, hilabete honetan
Zilegi eskolak ere izango du tartea urtea hasteko, eta inoiz baino aukera gehiago eskainiko ditu Hernaniko AEKk, gainera. Hiru tailer emango dituzte urtarrilean: ogi ekologikoa egitekoa, hilaren 12an eta 25ean Biterin; Benito Lertxundiren kantagintzari buruzkoa, 18an AEKn; eta Inauterietarako efektu berezien makillajea egitekoa, urtarrilaren 19an eta 25ean Biterin.
Meditazioarekin lotutako tailer bat ere izango da, kasu honetan Ana Marcosen eskutik. Eguneroko bizitzarako baliabideak eskainiko ditu meditazioaren bitartez, hilaren 29an Biterin.
Haurrentzat, ‘Murren bidaia’ antzezlana eskainiko du Behibis konpainiak 23an, eta ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak, urtarrilaren 26an.
Dokumentalak, ipuinak eta antzerkia, adin guztietarako
Baina tailerrez gain, beste hamaika ekintza izango dira Biteri kultur etxean, hilabete osoan zehar. Adin guztietako herritarrek izango dute aukera, emanaldi desberdinez gozatzeko.
Haurrentzat, antzerkia eta ipuinak izango dira urtarrileko plana: Murren bidaia antzezlana eskainiko du Behibis konpainiak, urtarrilaren 23an Biterin; eta ipuin kontaketa izango da hiru egun beranduago, 26an, Lur Kortaren eskutik.
Helduentzat, berriz, bideo emanaldia eta mahai ingurua antolatu du Etxerat elkarteak, urtarrilaren 13rako: Isilarazitako zauriak argiztatzen.
Eta beste dokumental bat ere izango da hurrengo egunean, Biteriko dantza taldeak antolatuta: Five days to dance.
Margolanak eta eskulturak, Biterin ikusgai
Erakusketak ere izango dira hilabete honetan. Batetik, ikusgai daude oraindik, Biterin, Oier Andueza margolariaren lanak, datorren ostegunera bitarte.
Eta hurrengo egunetik aurrera, Jose Mari Igerategiren egurrezko eskulturak jarriko dituzte bertan, bi astez.
Literatur solasaldiek ere ez dute huts egingo. Euskerazkoa 12an izango da, Itxaso Martin idazlearen Ni, Vera liburuari buruz; eta hurrengo egunean gaztelaniazkoa, Algo alrededor de tu cuello liburua hizpide hartuta, Chimananda Ngozi Adichierena.
Aurten aurrenekoz, larunbatean egingo dute Txotx Eguna, urtarrilaren 16an. Bertan izango da aukera, besteak beste, sagardo berria probatzeko.
Txotx irekiera, hilaren 16an
Baina erakusketa, emanaldi eta tailer artean, urteko zita garrantzitsuenetako bat izango da. Urtarrilaren 16an irekiko da Hernanin, 2016ko txotx denboraldia.
Aurten aurrenekoz, larunbatean egingo dute Plazako festa haundia, eta bertan izango da aukera, besteak beste, sagardo berria probatzeko. Txalapartariek eta trikitilariek girotuko dute jendez betetako Txotx Eguna, bazkaria egin aurretik. Gero, erromeria ere izango da arratsaldean, Plaza Berrin.
Urtarrilaren azken egunean hasiko dira Inauteriak aurten. 30ean aterako dira kaldereroak, 31n iñude eta artzainak, eta Musika Bandak kontzertua emango du.
Inauteriak ere urtarrilean hasiko dira
Eta modurik onenean bukatuko da hilabetea, urtarrilaren azken egunean hasiko baitira Inauteriak, otsailaren 9ra arte. 30ean aterako dira kaldereroak, 31n iñude eta artzainak, eta egun berean eskainiko du Musika Bandak kontzertua.
URTARRILEKO AGENDA
2 Bertso jaialdia. Biterin, 22:00etan.
5 Erregeen kabalgata. 18:00etan.
9-16 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
12, 25 Zilegi eskola: Ogi ekologikoa nola egin. Zorione Mendez eta Beñat Irazustaren eskutik, AEKk antolatuta. Euskeraz. Biterin; 12an 18:30etatik 20:30etara, eta 25ean 09:30etatik 11:30etara.
13 Bideo emanaldia eta mahai-ingurua: Isilarazitako zauriak argiztatzen. Etxerat elkartea. Biterin, 19:00etan.
14 Dokumentala: Five days to dance. Biteriko dantza taldeak antolatuta. Biterin, 20:00etan.
14 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
16 Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.
16 Txotx eguna.
16 Erromeria. San Joan Konpartsak antolatuta. Plaza Berrin, 18:30etan.
18 Zilegi eskola: Benito Lertxundiren kontagintza. Imanol Artola Felixen eskutik. Euskeraz. AEK euskaltegian, 09:00-11:00.
19, 25 Zilegi eskola: Inauterietako efektu berezien makillajea. AEK. Euskeraz. Biterin, 19an 09:15etatik 11:15etara, eta 25ean 18:30etatik 20:30etara.
23 Haur antzerkia: Murren bidaia. Behibis konpainia. Euskeraz. Biterin, 12:00etan.
26 Ipuin kontaketa. Lur Kortaren eskutik. Euskeraz. Biterin, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
29 Eguneroko bizitzarako baliabideak meditazioarekin: lana, harremanak, seme-alaben hezkuntza. Ana Marcosek antolatuta. Biterin.
30 Kaldereroen konpartsaren irteera. Elur Txori elkartea. 21:00etan.
31-otsailak 9 Inauteriak.
31 Iñude eta artzainen konpartsaren irteera. Urumea ikastola. 11:45etan.
31 Inauterietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Udaletxeko arkupetan, 13:15etan.
Literatur solasaldiak
12 Ni, Vera. Itxaso Martin. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
13 Algo alrededor de tu cuello, Chimananda Ngozi Adichie. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
Abenduak 21-urtarrilak 7 Ikatz marrazkiak. Oier Andueza Antxia. Biterin, 18:00etatik 21:00etara.
8-21 Egur eskultura. Jose Mari Igerategi. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Gazte Txokoa
3 Nairobitarrak.
5 Altxorraren bila Hernanin zehar.
17 Gaztategira bisita.
19, 20, 21 Munduko murala.
30 Master Chef (pintxoak).