Berdintasun Kontseilua, Kaleratzeak Stop, Hernaniko Kooperazio Taldea, Caritas Interparroquial, Amher Sos Arrazakeria eta Sutu Hernanik antolatuta, manifestazio-festa egin zen atzo arratsaldean Plaza Berrin. Herritar ugari gerturatu ziren «aniztasunaren aberastasunaren alde», baina, batez ere, «erakusteko herrian dagoen jatorri eta kultur aniztasuna herriarentzat aberastasun bat dela». Euskeraz eta gaztelaniaz, talde hauek egindako adierazpena irakurri zuten atzo (ikusi kronika.eus) eta ondoren, festa giroa izan zen nagusi. Bertaratu ziren herritarrek jatorri ezberdinetako jakiak eta te desberdinak dastatzeko aukera izan zuten.