Abdi Ami Omarren ilustrazioak, enkantean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 31a, 01:00

DOBERA Elkarteak Chertat eta Lehoia liburua argitaratu du aurten, Zozomikoteak liburu­arekin batera, Ipuin Fabrika bilduman.
Lehenengo liburu­aren ilus­tra­zioen egilea da, hain zuzen, Abdi Ami Omar sahararra, eta ilustrazio horien origi­nalak enkantean aterako dira gaur, 12:30etan, Plaza Berrin egingo den ekitaldian. Euria egiten badu, Atse­gindegin.
Enkantean bildu­takoa, uda Euskal Herri­an pasa zuten 450 haur sahararrei oparitu zi­tzaiz­­kien Chertat eta Lehoia liburuak finan­tzatzeko izango da.

Enkantea gaur eguerdian egingo da, 12:30etan hasita.

Enkantea, festa giroan
Dobera eta Koxkak antolatu­tako ekitaldia festa bat izatea nahi da. Horregatik, giroa jartzeko, elkarte anto­latzaileek gonbidatu ditu­zte Unai Agirre bertsolaria, zeinu interpretea, triki­tilariak, mu­si­­kari sahara­rrak...

Eskaintza berezia, Doberak
Doberak eskaintza berezia egingo du gaur, aurten ar­gitaratu dituen produktu­etan: Zozomikoteak eta Cher­tat eta Lehoia, eta Burbunak eta Etsayak doku­men­tala, dena 20 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!