Urteko azken lasterketa, Wukroren alde

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 31a, 01:00

Zapatilak ondo lotu, esti­ramenduak egin eta urteko azken lasterketari ekingo diote gaur korrikalari askok, baita Hernanin ere. Hemen, gainera, arrazoi solidario­arekin, Etiopiako Wukro herri­aren alde.
Adin guztietako korrika­lariek hartuko dute parte, hiru kategoriatan banatuta eta hiru ordutegi desber­dinekin. 8 urte bitarteko haurrak hasiko dute urteroko lasterketa, arratsaldeko 17:30etan; gero, 8 eta 13 urte bitartekoei pasako diete erreleboa, eta azkenik, lasterketa nagusiari ekingo zaio 18:00etatik aurrera.
Atzo bukatu zen izena emateko epea, baina azken mo­men­tuan animatzen dire­nek badute aukera txiki bat: irteeran izena eman daiteke, 10 euroren truke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!