Errege bezperan Barakaldon urtero egiten duten pinera irteera antolatu du Xaguxar elkarteak. Irteera 4 urtetik gorakoentzat antolatu dute. Ikastolatik goizeko 09:00etan aterako dira, eta asmoa da iluntzeko 18:30etararako itzultzea. Prezioa 18 eurokoa da, eta sarrera barne dago. Izena eman nahi duten neska-mutilek zabalik dute epea, eta horretarako hiru aukera dituzte: kultur etxera jo, Gabonetako ludotekan eman edo info@xaguxar.org helbidera idatzi.