Gipuzkoako Frontoiko Txapelketa jokatu zen asteburuan eta hernaniarrek ezin izan dute gailurra besarkatu. Jon Jara alebinak sailkapen-faseko finala 2-0 galdu zuen Eple Klubeko Etxeberria pelotariaren aurka.
Bestalde, Alain Agirre eta Endika Arizmendi jubenilek osatzen duten bikoteak ere ez zuen aukerarik izan finalean (22-11), Ziotza klubeko Ezeiza eta Arrateren aurka.