San Silbestrean izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 30a, 01:00

Urtero bezala, CD Hernaniko Atletismo Sailak antolatuta Wukroren aldeko San Silbes­trea egingo da bihar, herriko kaleetan zehar. 

Karpa, Plaza Berrin
Gaur da izena emateko azken eguna, 7 euroren truke. Pelo­tadenda eta Ibai Mendi dendetan egun guztian zehar egongo da izena emateko aukera; eta aurten, gainera, apuntatzeko karpa jarriko du Hernaniko Atle­tismo Taldeak Plaza Berrin, gaur arratsaldean. Bertan, azken momentuko izenemateak egiteko, dortsalak jasotzeko eta lasterketako kamixetak hartzeko aukera egongo da.
Hala ere, azken momentuan, lasterketa hasi baino lehenago ere, egongo da izena emateko aukera, irteeran, 10 euroren truke.

Hiru kategoria eta ordutegi
Lasterketan kategoria eta adin guztietako korrikalariek hartuko dute parte, hiru lasterketatan banatuta: 17:30etan, 8 urte artekoak hasiko dira; 17:45e­tan, 8-13 urte bitartekoak; eta lasterketa nagusia, 14 urtetik  gorakoena, 18:00etatik aurrera izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!