Aniztasunaren aldeko festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 30a, 01:00

mani­festazio-festa antola­tu dute gaurko, «aniztasuna­ren aberastasunaren alde», Berdintasun Kontseilua, Kale­ratzeak Stop, Hernaniko Koo­pe­razio Taldea, Caritas Inter­parroquial, Amher Sos Arraza­keria eta Sutu Hernanik. Plaza Berrin jarri dute elkartzeko zita, arra­tsaldeko 19:00etan hasita. 

Jana eta te ezberdinak dastatzeko aukera izango da.

Aniztasunaren alde, jana eta edana debalde
Plaza Berrira gerturatzen direnek, produktu desber­dinak jateko eta mota askotako teak dastatzeko aukera izango dute.  
Herritarrei deia, parte hartzeko
Talde antolatzaileek herri­tar guztiei gertu­ratzeko dei egin nahi diete, «erakusteko herrian dagoen jatorri eta kultur aniztasuna herria­rentzat aberastasun bat dela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!