Urte osorako sari bat zozketatuko dute Astigarraga eta Hernaniko AEK euskaltegian. Txartelak salgai jarri dituzte eta bi eurotan erosi daitezke euskaltegian bertan. Irabazten duenak, sari berezia jasoko du: urtebetez, hilero-hilero 1.000 euro jasoko ditu. Txartel horiek erosten dituenak gainera, AEK diruz lagunduko du.