Txikienen gozamenerako haur parkea jarriko dute aurten ere, Astigarragan. Kiroldegian izango da, astelehenean, goizeko 11:30etatik 13:30etara; eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Bertan izango dira puzgarriak, taloak egiteko tailerra, simulatzaileak (snowboard, sky...) wii makinak, bumper bolak, 5D zinema kabina... Sarrera debalde da.